2016ko urtarrileko azterketa (2016)

Examen Otro
Universidad Universidad del País Vasco
Grado Administración y Dirección de Empresas - 1º curso
Asignatura Enpresa ekonomiarako sarrera
Año del apunte 2016
Páginas 16
Fecha de subida 12/06/2017
Descargas 1
Subido por

Vista previa del texto

eman eta zabal zazu universidad del país vasco euskal herriko unibertsitatea Departamento de Economía Financiera II Finantza Ekonomia II Saila ENPRESAREN EKONOMIA: SARRERA IKASGAIKO AZTERKETA 2016ko urtarrilak 7 0 EREDUA IZENA eta ABIZENAK: ..................................................................................................
NAN: ...............................................
AZTERKETA HASI AURRETIK, ARRETAZ IRAKURRI ONDORENGO ARGIBIDEAK 1.-GALDEREN BALORAZIOA: Ondo erantzundako galdera: puntu 1.
Gaizki erantzundako galdera: -0,25 puntu Erantzun gabeko galdera: 0 puntu.
GALDERA BAKOITZARENTZAKO ERANTZUN EGOKI BAKAR BAT DAGO.
2.- NAN zenbakia, erantzun orrian eta galdera txostenean jar ezazue. Guztiz beharrezkoa da jartzea, emaitzak NANaren arabera argitaratuko baitira.
3.- Galderen txostena, datu pertsonal guztiekin entregatzen ez dutenen azterketarik ez da zuzenduko. Galderen txostena entregatzen ez duen inor ezin da gelatik atera.
4.- Azterketa eredua jartzea derrigorrezkoa da, 3. taulako lehenengo zutabean jartzen delarik.
5.- Kontrol-galderak ez du punturik ematen, baina beharrezkoa da egitea azterketa zuzentzeko.
6.- Irakurgailuak ez ditu irakurtzen ez marra oso estuak ezta oso lodiak ere. Beraz, kontuz ibili erantzunak markatzerakoan.
7.- Erantzunen orrian egin nahi dituzuen zuzenketak "tippex"arekin egin daitezke. Hala ere, emaitzak lehenengo galdera txostenean idaztea, eta azken 15 minutuetan erantzunen orrira pasatzea gomendatzen da.
Iraupena: 40 minutu 0 EREDUA 1. Azterketa hau zeri buruz da? a) b) c) d) e) Kontabilitatea Enpresaren Ekonomia: Sarrera Matematika Zuzenbidea Mikroekonomia 2. Azaroak 11ko egunkarietan Bilboko Metroaren 20. urteurrenaren berri ematen zen. Urte guzti hauetan zehar izandako lorpenak aipatzen ziren eta baita erabiltzaileek jasotako zerbitzuarekin duten asebetetzea ere. Publikazio gehienetan metroaren komunikazio-arduradunak eman zuen prentsa-aurrekoan egindako adierazpenak agertzen ziren. Prentsan agertze hauek, zein komunikazio-tresnarekin bat datoz? a) b) c) d) e) Salmenta indarra.
Publizitatea.
Harreman publikoak.
Salmenten sustapena.
Merchandising.
3. Kreditu-lerroa: a) b) c) d) e) Epe laburrerako maileguaren berdina da.
Epe luzerako mailegua da.
Eta banku-deskontua berdinak dira.
Norbere finantzaketa iturria da (autofinantzaketa).
Aurrekoetatik bat ere ez.
4 eta 6 arteko GALDEREI ENUNTZIATU BERDINA DAGOKIE Bizkailurralde, S.L., Bilbao, Mungia eta Santurtziko Udaletxeek sortutako enpresa da. Enpresa honek Bizkaiko hainbat udalerritan garraio zerbitzuak eskaintzen ditu. Horretarako konfiantzazko hiru enpresa azpikontratatzen ditu: MARTINA Autobusak, GOMEZ Autobusak eta ARIN Autobusak, bost urtero euren kontratua berriztatzen dutenak.
4. Bizkailurralde: a) b) c) d) e) Enpresa konglomeratua da.
Enpresa bereizi-sinplea da (dibertsifikatu sinplea).
Enpresa konposatua da.
Enpresa sinplea da.
Aurrekoetatik bat ere ez.
5. Bizkailurralde: a) Bigarren sektoreko enpresa da.
b) Enpresa pribatua da.
c) Eskualdeko enpresa da (erregionala).
d) Fundazio bat da.
e) Aurreko guztiak zuzenak dira.
0 EREDUA 6. Autobusen arteko maiztasunak ezartzeko erabakiak, zein arlotan du eragina? a) Zuzendaritza arloan.
b) Giza-Baliabideen arloan.
c) Produkzio arloan.
d) a eta c zuzenak dira.
e) Aurreko guztiak zuzenak dira.
7. Produkzio-prozesuaren diseinuari buruzko honako baieztapen hauetatik zein da zuzena? a) San Mames berriaren eraikuntzarako loteen bidezko konfigurazioa egokia da, produktuaren estandarizazio altua berekin daramana eta kostu finko altuak eta kostu aldakor baxuak ere.
b) Iberdrola Dorrearen eraikuntzarako konfigurazio jarraitua egokia da, proiektua ahalik eta azkarren bukatu dadin.
c) Serantes mendia zeharkatzen duen tunel baten eraikuntzarako estandarizaziorik gabeko produkzio prozesuaren konfigurazioa egokia da, kostu aldakor altuekin eta kostu finko baxuekin.
d) Aurreko guztiak zuzenak dira.
e) Aurrekoetatik bat ere ez.
8. Gaur egun XYZ enpresak Bartzelonan du egoitza eta hiru ekoizpen planta ditu nazio mailan (Burgosen, Gasteizen eta Valentzian), baina 2016 urtean zehar Burgoseko eta Valentziako plantak ixtea eta ekoizpena Txekiar Errepublikara eramatea baloratzen ari da. Bi planta horiek, hurrenez-hurren, 130 langile eta 92 langile dituzte eta planta berria 175 langilerekin martxan hastea aurreikusten da. Beraz, XYZk giza baliabideen estrategia osoa diseinatu beharko du bi planta nazionalak ixteko eta berria Txekiar Errepublikan irekitzeko.
Giza baliabideen funtzioen artean, honako hauetatik zeinekin dator bat? a) b) c) d) e) Plangintza.
Prestakuntza.
Barne-igoera.
Kanpoan bilatzea eta hautatzea.
Lanaren ebaluazioa.
9. Aurreikus daitekeenez, Burgoseko eta Valentziako plantetako zuzendariek aurre-erretiro planean parte hartzeko asmoa daukate. Aukera ona izan liteke Burgoseko plantako egungo finantza-zuzendariak Txekiar Errepublikako planta berriko zuzendari kargua hartzea. Azkenean hala erabakitzen bada, giza baliabideen honako jarduera hauetatik zeini dagokio? a) b) c) d) e) Ordainketen administrazioa.
Kanpoan bilatzea eta hautatzea.
Prestakuntza.
Barne-igoera.
Aurreko guztiak zuzenak dira.
0 EREDUA 10 eta 11 GALDEREI ENUNTZIATU BERDINA DAGOKIE Enpresa baten Egoera Balantzean honako datu hauek ageri dira: Pasibo ez korrontea: 100.000 Pasibo korrontea: 160.000 Aktibo ez korrontea: 120.000 Aktibo korrontea: 160.000 Gainera enpresaren Batezbesteko Heltze Aro Finantzarioa negatiboa dela dakigu, 2 hilabetetakoa.
10. Epe luzerako kaudimen ratioan oinarrituz, honako baieztapen hauetatik zein da zuzena? a) b) c) d) e) Enpresak epe luzera kaudimen altua du.
Enpresak epe luzera kaudimen baxua du Enpresaren zabalkuntza-gaitasuna altua da.
Kaudimen ratioa ezin daiteke kalkulatu, ez baitugu ezagutzen baliabide propien bolumena.
Aurrekoetatik bat ere ez.
11. Maniobra-funtsean (errotazio-fondoan) eta Batezbesteko Heltze Aro Finantzarioan oinarrituz, honako baieztapen hauetatik zein da zuzena? a) b) c) d) e) Enpresak epe laburrera kaudimen arazo larriak ditu.
Maniobra-funtsa (errotazio-fondoa) 0 da eta balio hori beti da kaltegarria.
Maniobra-funtsa (errotazio-fondoa) 40.000 da.
Enpresa gai da pasibo korrontetik eratorritako ordainketei aurre egiteko.
Aurrekoetatik bat ere ez.
12. “Enpresak gizarte osoaren aurrerakuntzan, garapenean eta ongizatean laguntzen du” enpresaren funtzio bat da, hain zuzen ere: a) b) c) d) e) Lortutako produktuaren aurreratze-funtzioa.
Gizarte-funtzioa.
Zuzendaritza-funtzioa.
Jarduera ekonomikoaren arriskua bere gain hartzearen funtzioa Aurrekoetatik bat ere ez.
13. Organigramen funtzioen artean honako hau aurkitzen da: a) Zuzendariaren betebehar nagusiak adierazi.
b) Komunikazio informalaren lerroak azpimarratu.
c) Erakundearen hierarkia mailak eta funtzioak adierazi.
d) Aurreko guztiak zuzenak dira.
e) Aurrekoetatik bat ere ez.
0 EREDUA 14. Salmenta-joerari buruzko honako baieztapen hauetatik zein da zuzena? a) Joera honetan kontsumitzailearen beharrak eta nahiak erabat kontuan hartzen dira produktuak eta zerbitzuak diseinatzeko.
b) Merkataritza-jarduera produktua sortu eta produktuaren salneurria erabaki baino lehenago hasten da.
c) Beste joeretan baino salmenta- eta komunikazio-teknika oldarkorragoak erabiltzen dira.
d) a eta b zuzenak dira.
e) Aurrekoetatik bat ere ez.
15. Gasolindegietan gasolinak duen prezioa: a) Faktore teknologikoa da.
b) Ingurune orokorreko faktore ekonomiko iraunkorra da.
c) Ingurune orokorreko faktore ekonomiko iragankorra da.
d) Ingurune espezifikoko faktorea da.
e) Aurreko bat ere ez.
16. Ahalezko erosketak erosketa errealetan gauzatzeko supermerkatu askok erabiltzen duten tresnak, esate baterako produktuak modu erakargarrian edota saltokiko leku onean aurketuz, honako izena du: a) Harreman publikoak.
b) Salmenta sustapena.
c) Merchandising.
d) Publizitatea.
e) Aurrekoetatik bat ere ez.
17. 2015eko uztailean egunkariek honako berria argitaratu zuten: “NOBACEX-ek gaur jesapenjaulkipen bat (obligazioak eta bonuak) merkaturatu du, 15 miloi eurotakoa eta %1.85 errentagarritasunarekin. Ekimen honekin NOBACEX-ek bere finantza iturriak dibertsifikatu nahi ditu, banku finantzaketaz gain beste batzuk erabiliz”.
Enuntziatu honen arabera, NOBACEX-ek zer bilatzen du? a) Bere barne finantzaketa iturriak handitzea.
b) Bere finantzaketa iturri propioak handitzea.
c) Bere epe luzeko finantzaketa iturriak handitzea.
d) Bere banku finantzaketa iturriak handitzea.
e) Aurrekoetatik bat ere ez.
18. Autofinantzaketa: a) Finantza iturri bat da, eta bere jatorriaren arabera kanpokoa zein barnekoa izan daiteke.
b) Mantentze-autofinantzaketa amortizazio teknikoen bidez egiten da.
c) Aberasteko autofinantzaketa dibidenduen (mozkinen) banaketaren bidez egiten da.
d) Epe laburreko kanpo finantzaketa iturri propioa da.
e) Kostu esplizitua dauka.
0 EREDUA 19. Metro Bilbaon 2014an hornitzaileei batazbesteko ordainketa-aroa 55 egunekoa izan zen, 3 egun luzeagoa 2013koa baino, 52 egunekoa izan zena. Beraz, honako hau baiezta dezakegu: a) 2014ko Finantza Batez Besteko Heltze-Aroari ondo etorri zaiola luzapen hau.
b) 2014an finantzatu behar izan den aroa laburragoa izan dela, aldaketa honen ondorioz.
c) Batez Besteko Heltze-Aro ekonomikoa laburragoa izan dela, aldaketa honen ondorioz.
d) Aurreko guztiak zuzenak dira.
e) a eta b zuzenak dira.
20. Langileen barne-igoeraren helburua: a) Efizientzia ekonomikoa hobetzea.
b) Gizarte efizientzia hobetzea.
c) Langileen motibazioa hobetzea.
d) Enpresaren helburuak lortzen laguntzea.
e) Aurreko guztiak zuzenak dira.
21. Zein finantza iturri da propioa? a) Erreserbak edo mozkinen atxikipena.
b) Jesapenak.
c) Factoring-a.
d) Bazkideen ekarpenak.
e) a eta d zuzenak dira.
0 EREDUA eman eta zabal zazu universidad del país vasco euskal herriko unibertsitatea Departamento de Economía Financiera II Finantza Ekonomia II Saila ENPRESAREN EKONOMIA: SARRERA IKASGAIKO AZTERKETA 2016ko urtarrilak 7 IZENA eta ABIZENAK: ..................................................................................................
NAN: ...............................................
TALDEA: ...............................................
GARAPEN-GALDERAK IRAUPENA: Ordu 1 eta 30 minutu Lehenengo galdera (1,25 puntu) MADDALEN S.L. enpresa artisau-magdalena poltsak merkaturatzea baloratzen ari da (poltsa bakoitzak 12 unitate izango lituzke). Magdalenen poltsa produktuaren kontserbazioa hobetzen duen material batez egina dago, biltegiratzea errazten du eta gainera guztiz biodegradagarria da.
12 unitateak biltzeko poltsa hori enpresari 0,1 euro kostatzen zaio. Magdalena bakoitza egiteko osagaiak (irina, azukrea, legamia, gurina, esne-gaina eta arrautzak) 0,18 euro kostatzen zaizkio enpresari. Gainera, merkatuko eskaera berriei erantzuteko asmoz, magdalena bakoitza 0,02 euro kostatzen den plastikozko ontzi txiki baten barruan joango da.
Artisau produktu berri hau egiteko, enpresak osagaiak nahasten dituen eta masa laberatzen duen makina bati dagozkion 8.000 euroko hasierako inbertsioa egin beharko luke (4 urtetan zehar linealki amortizatuko litzateke). Lan guztia (ekoizpena eta ontziratzea) urteko 16.000 euroko soldata kobratuko lukeen pertsona batek egingo luke. Horrez gain, urtean 100.000 euroko beste kostu finko orokor batzuk izango lituzke enpresak (biltegiak, administrazio gestioa, logistika eta abar); kostu horien % 2 inbertsio-proiektu honi esleitu behar zaizkio.
Magdalena poltsa bakoitzak (12 unitate) 4,50 euroko salmenta prezioa izango luke; lehenengo urtean 10.000 poltsa saltzea espero da eta salmenta hauek urtero % 10ean igotzea. Proiektuak 4 urtetako bizitza erabilgarria izango luke. Zerga-tasa % 28 da eta kapitalaren kostua % 7.
0 EREDUA ESKATZEN DA: a) 4 urteetako kutxa fluxu garbiak kalkulatu.
b) Inbertsio-proiektuaren pay-back kalkulatu.
c) Proiektuaren Balio Eguneratu Garbia kalkulatu. Proiektua onargarria al da BEGren arabera? d) Kalkulatu Barne Errendimendu Tasa (BET) (% 28 eta % 32 artean). Proiektua onargarria al da BETren arabera? e) Zein antzekotasun eta desberdintasun dituzte BEG eta BET metodoek? 0 EREDUA 0 EREDUA Bigarren galdera (Puntu 1) Apple-ek orain gutxi produktu-lerro berria merkaturatu du Apple Watchizeneko erloju inteligente/adimendunarekin.Bezeroaren gustuen arabera hainbat konbinazio sor daitezke: Kaxa aukerak: bi tamaina (38 eta 42 mm.), luminio anodizatua (zilar kolorekoa edo beltza), altzairu herdoilgaitza (zilar edo gris-espazial kolorekoa) eta 18 kilateko urrea (horia edo arrosa).
Erloju-uhalak hainbat koloretan eta sei estilo desberdinetan aukeratzeko: eslaboiak, kiroluhala, larruzko Loop uhala, lokarri klasikoarekin, lokarri modernoarekin eta eskumuturreko Milanese Loop.
11 esfera estilo desberdin, bere funtzioak pertsonalizatzeko aukerarekin.
Aurreko guztia kontuan izanik, Apple Watch 3 bilduma desberdinetan bereizten da: Apple Watch Sport (aluminio anodizatua + kirol-uhala), Apple Watch (altzairu herdoilgaitza + uhal desberdinak) eta Apple Watch Edition (18 kilateko urrea + uhal mota desberdinak). Edizio bakoitzeko prezioa erabilitako materialen balioaren arabera igoko da.
Apple Watch-en merkaturatzea Espainian online banaketa kanalaren bitartez egingo da eta baita denda fisikoen bitartez ere. Apple Retail Stores dendetan (Apple-en denda zuzenak) eta zenbait iPod eta Mac baimendutako banatzaileetan (Premium Resellers) eskuratu ahal izango da, non erosketaren alderdi orori buruz aholkularitza jaso daitekeen eta baita Apple-en prestakuntza kualifikatua ere.
Aurreko informazioa kontuan hartuta erantzun honako galdera hauek: a) Enpresa honek produktu berri honen merkaturaketarekin jarraitzen duen merkatu-joera edo orientabidea aztertu ezazu. Erantzuna arrazoitu.
b) Dugun informazioarekin, enpresa honek gaur egun zein banakuntza edo banaketa mota erabiltzen du? Zertan datzan adieraz ezazu. Zein banaketa-kanal erabiltzen ditu? Zehaztu.
0 EREDUA Hirugarren galdera (Puntu 1) Brikolaje-denda batek Gabonetako salmenta arorako brikolajerako maletatxo bat merkaturatu nahi du. Maletatxo honek zulagailu bat, bihurkin kolpekari bat, mailu bat, 4 barauts (broka) eta 4 torlojutzeko punta dauzka.
Enpresarentzat maletatxo bakoitzaren erosketa kostua 30€ da (hutsik), eta zulagailua, bihurkin kolpekaria, mailua, barautsak eta torlojutzeko puntak pack batean datoz, bere kostua 90€ izanik.
Kostu hauei beste %5 bat gehitu behar zaie, Gabonetako enbalaje bereziagatik. Jabeek produktu honi beren kostu finkoen % 6 egozten diote, kostu finko osoak 35.000€ izanik.
0 EREDUA ESKATZEN DA: a) Gabonetako salmenta aroan 100 maletatxo saltzea espero bada, dendako jabeek zein preziotan saldu beharko lituzkete prezioaren gainean %15ko marjina lortu nahi balute? %15eko marjina kostu osoen gainean balitz, prezioa handiagoa izango al litzateke? Arrazonatu zure erantzuna.
b) Prezioa prezioaren gaineko %15ko marjina ematen duena bada, zenbat maletatxo saldu beharko lituzkete dirurik ez galtzeko? c) Kalkulatu produktu honen prezio teknikoa eta prezio minimoa. Adierazi bi kontzeptuak.
0 EREDUA eman eta zabal zazu universidad del país vasco euskal herriko unibertsitatea Departamento de Economía Financiera II Finantza Ekonomia II Saila GARAPENERAKO GALDERA GEHIGARRIAK (SOILIK EBALUAZIO JARRAIAN parte hartu EZ duten ikasleok egin beharrekoa) Iraupena: 40 minutu 4. Galdera (Puntu 1) Cafés Baqué Euskal Herriko kafe marka ezagunen artean dago. Enpresa familiar gisa sortu zenetik bere gizarte ingurunetik hurbil egoteko ardura erakutsi du. Ardura hau enpresaren ezaugarri ezberdintzaile nagusi bilakatu da. Baquek langileekiko duen barne-konpromisoari buruz honako hau nabarmendu daiteke: • • • • Barne-komunikazio plangintza, hurbiltasunean eta komunikazio zuzenean oinarrituta.
Ordainketak sektoreko enpresekin konparatuz %15 altuagoak dira.
Egonkortasuna lanean.
Bizitza pertsonala eta profesionala kontziliatzeko malgutasuna.
ESKATZEN DA: a) Konpromisoen artean bizitza pertsonala eta profesionala kontziliatzeko malgutasuna dago.
Efizientziarekin lotutako zein Giza-Baliabideen helburu/helburuak lortu nahi du/ditu enpresak? Erantzuna arrazoitu.
b) Baquek konpromisoa adierazten du ere laneko egonkortasunarekin, eta sustapen eta prestakuntzarekin. Barne-promozio (igoera) politikari dagokionez, adierazi zeintzuk diren bete beharreko baldintzak enpresan era eraginkor baten eman dadin.
0 EREDUA 0 EREDUA 5. Galdera (Puntu 1) Automobilgintzarako osagaiak ekoizten dituen enpresa euskaldun batek honako helburu hau barneratu du bere plan estrategikoan: errentagarritasun ekonomikoa % 5 handitu hurrengo hiru urteetan.
1- Helburu orokor horrekin koherenteak diren produkzio arloko bi helburu ezar itzazu.
Helburuek ondo definituta egon behar dute, hau da, beharrezko elementu guztiak izan behar dituzte.
2- Azaldu zergatik ezarri dituzun produkzio arloko bi helburu horiek koherenteak diren helburu orokorarrekin (errentagarritasuna handitzearekin). Hau da, azaldu zein modutan proposatu dituzun produkzio arlo bi helburuetako bakoitzak errentagarritasunaren handitzean eragiten duen.
0 EREDUA 0 EREDUA ...