2009ko ekaineko azterketa (2016)

Examen Otro
Universidad Universidad del País Vasco
Grado Administración y Dirección de Empresas - 1º curso
Asignatura Enpresa ekonomiarako sarrera
Año del apunte 2016
Páginas 12
Fecha de subida 12/06/2017
Descargas 0
Subido por

Vista previa del texto

em an ta zabal zazu un ive rsida d de l p aís va sco e u skal h e rriko u nibe rtsita tea (E co no mía Fina ciera II, C o me rcializa ció n e In ve stig ación d e M e rca d o s) ENPRESAREN EKONOMIARAKO SARRERA IKASGAIKO AZTERKETA 2009ko ekainaren 24a 0 EREDUA ABIZENAK: .............................................................................................................
IZENA: ...................................................................................................................
NAN: ...........................................................................................................................
AZTERKETA HASI AURRRETIK, ARRETAZ IRAKURRI ONDORENGO ARGIBIDEAK ETA EZ ORRIARI BUELTA EMAN IRAKASLEAK ESAN ARTE.
1.-GALDEREN BALORAZIOA: Ondo erantzundako galdera: puntu 1.
Gaizki erantzundako galdera: -0,25 puntu Erantzun gabeko galdera: 0 puntu.
GALDERA BAKOITZARENTZAKO ERANTZUN EGOKI BAKAR BAT DAGO.
2.- NAN zenbakia, erantzun orrian eta galdera txostenean jar ezazue. Guztiz beharrezkoa da jartzea, emaitzak NANaren arabera argitaratuko baitira.
3.- Galderen txostena, datu pertsonal guztiekin entregatzen ez dutenen azterketarik ez da zuzenduko. Galderen txostena entregatzen ez duen inor ezin da gelatik atera.
4.- Azterketa eredua jartzea derrigorrezkoa da, 3. taulako lehenengo zutabean jartzen delarik.
5.- Kontroleko galderak ez du punturik ematen, baina beharrezkoa da egitea azterketa zuzentzeko.
6.- Irakurgailuak ez ditu irakurtzen ez marra oso estuak ezta oso lodiak ere. Beraz, kontuz ibili erantzunak markatzerakoan.
7.- Erantzunen orrian egin nahi dituzuen zuzenketak "tippex"arekin egin daitezke. Hala ere, emaitzak lehenengo galdera txostenean idaztea, eta azken 15 minutuetan erantzunen orrira pasatzea gomendatzen da.
O EREDUA 1. Nor da Frantziako presidentea? a) Pedro Solbes.
b) Nicolas Sarkozy.
c) Hillary Clinton.
d) Cristiano Ronaldo.
e) Rafael Nadal.
2.- Helburuak finkatzerako orduan: a) Enpresa guztiek eman behar diote lehentasuna, beste helburuen gainetik, mozkinen maximotzeari.
b) Enpresek helburuen maximotzeari uko egin behar diote eta helburen maila asetzaileak bilatu.
c) Enpresaren xedea oso era egokian definitutako helburua izan ohi da, bere atributua, araua, muga eta epemuga edo denbora zehazki definituak dituelarik.
d) Helburak era egoki batetan finkatzeko, bakarrik izango ditugu kontutan enpresaren ahalmenak eta ez inguruneko faktoreak.
e) Gobernuz Kanpoko Erakundeek (ONG) ezin dituzte finkatu, mozkinekin lotutako helbururik.
3.- Iberdrolak berriro ere definitu du bere helburu sistema, bere sektoreko lehia baldintza berriei aurre egiteko asmoarekin. Azken asteotan, Iberdrolako lehendakari den Ignacio Galanek zera adierazi du: “Egungo mendearen lehenego laurdena igaro aurretik (2025), Iberdrola mundu osoko energi iturri berriztagarrien sektoreko lehenengo enpresa izango da”. Helburu hau era egokian definitu ahal izateko zein elementu falta da? a) Atributua eta Epemuga edo Denbora.
b) Atributua eta Araua.
c) Araua eta Muga.
d) Araua eta Epemuga edo Denbora.
e) Muga eta Epemuga edo Denbora.
O EREDUA 4.- Helburu ezberdinen artean bateraezintasuna gertatu daiteke: a) Helburu ezberdinen artean harreman “positiboa” dagoenean, zera gertatzen da: helburu bat lortzerakoan beste helburuak lortzen lagunduko digu.
b) Helburu anitzen maila asegarri bat lortzea erraza da. Hau dela eta, enpresek ahalik eta helburu kopuru handiena lortzen saiatu beharko dira.
c) Behin helburu bat finkatu dugunean, ez dugu sarri aldatuko. Normalen, enpresen helburuak ez dira aldatzen 10 urte igaro aurretik.
d) Hazkunde eta gizarte erantzunkizunarekin harremandutako helburuak epe luzean bateraezinak dira.
e) a eta b zuzenak dira.
5.- Giza Baliabideen kudeaketarekin harremandutako jarduera garrantzitsuenei buruz, zera baieztatu dezakegu: a) Barne bilketa edo promozioaren bitartez, enpresaren lan beharrak betetzeko, dagoeneko enpresan dagoen langilea lanpostuz aldatzen da.
b) Kanpo bilketa eta aukeraketa prozesu bati hasiera ematen zaio enpresaren datu baseetan gordetako curriculum-ak aztertzen.
c) Ebaluaketak 3 funtsezko helburu ditu: Langilea informatu, enpresa informatu eta langilea motibatu.
d) a eta c zuzenak dira.
e) a eta b zuzenak dira.
6.- Giza Baliabideak enpresaren baliabide bezala: a) Giza Baliabideak, enpresaren beste azpisistema guztiekin harremana duten baliabide bakarrak dira.
b) Giza Baliabideek ezaugarri ukigarriak eta ukiezinak dituzte.
c) Giza Baliabideek ez dute suposatzen enpresaren gastu osoen ehuneko handi bat.
d) Staff eratako harremanak hierarkikoak dira.
e) Aurrekoetatik bat ere ez.
Marta Ortuzar (Biologian Lizentziatua) eta Ane Martin-ek (Enpresen Zuzendaritzan Lizentziatua) MAOMAE_KONPOST S.L. enpresa sortu zuten 2003 urtean. Beraien aktibitatea konpostagailuen merkaturaketan zentratzen da eta baita ondoren lortzen den ongarriaren bilketa, tratamendua eta kudeaketaz O EREDUA arduratzen dira, konpostatze prozesuan lortutako ongarri organiko hau saltzeko asmoarekin. Hasierako urteetan salmenta merkatuak Euskadi, Nafarroa, Errioxa eta Kantabria izan dira.
Enpresak saltzen dituen konpostagailuak, produktu hauetan espezializatua dagoen GrünWelt AG alemaniar hornitzaileari erosten dizkio bakarrik. Enpresa abian jartzeko Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailaren subentzio bat lortu zuten.
Hasierako urteetan oso harreman estuak egin dituzte bere salmenta merkatuetako hainbat udaleko alkate eta arduradunekin. Horrela, hainbat udaletako eraikuntza publikoetan (eskolak, osasun zentruak, etab.) ezarri dituzte enpresaren konpostagailuak. Aurreko informazioa kontutan hartuta: 7.- Adierazi zein eratako enpresa den MOAME_KONPOST S.L.: a) Enpresa Sinplea.
b) Enpresa Bereizi Sinplea.
c) Enpresa konposatua.
d) Enpresa Konplexua edo Konglomeratua.
e) Aurrekoetatik bat ere ez.
8.- Adierazi zein eratako enpresa den MOAME_KONPOST S.L.: a) Nazionala.
b) Mistoa edo nahasitakoa.
c) Erregionala.
d) a eta b zuzenak dira.
e) b eta c zuzenak dira.
9.- Enpresa honentzako, zein eratako faktorea da ganbio tasa? a) Enpresaren ingurune espezifikoko faktorea da, enpresa honek hornitzaile alemaniar batenganako duen menpekotasunagatik.
b) Ingurune orokorreko faktore sozio-kulturala izango da.
O EREDUA c) Ingurune orokorreko faktore ekonomiko iragankorra izango da.
d) Ingurune orokorreko faktore ekonomiko iraunkorra izango da.
e) Enpresaren sektoreko faktore espezifikoa da.
10.- Enpresaren elementu edo baliabide gisa, nola izendatuko zenituzke enpresak udalekin garatutako harreman estuak? a) Pertsonak edo faktore aktiboak..
b) Elementu ukiezinak.
c) Elementu materialak edo faktore pasibo iraunkorrak.
d) Elementu materialak edo faktore pasibo iragankorrak.
e) Aurrekoetatik bat ere ez.
Aurreko hileko Emprendedores aldizkariak Marta eta Anerekin egindako elkarrizketa bat argitaratu du. Bertan Martak zera adierazten zuen: “Gure enpresa jardueraren hasieran zegoen arriskua jasateak pena merezi izan du.
Aintzindariak izan ginen eta gaur egun estatu mailako erreferente batetan bilakatu gara”.
11.- Martaren adierazpenak enpresari kontzeptuaren zein teoriarekin haremantzen dituzu? a) Adam smith-en enpresari arriskuaren teoriarekin.
b) Galbraith-en enpresari arriskuaren teoriarekin.
c) Schumpeter-en enpresari berritzailearen teoriarekin.
d) a eta b zuzenak dira.
e) b eta c zuzenak dira.
Elkarrizketa berdinean Anek zera adierazten du: “Egia esan, langile bakoitza ezberdina da,. Egoeraren arabera, erabakiak hartzeko modua aldatzen doa eta beraz, pertsonak zuzentzeko modua ere berraldatuz doa”.
12.- Zein ikuspuntu edo teoriarekin harremantzen dituzu Aneren aurreko baieztapenak? a) “Gizon Handiaren” teoriarekin.
b) Liderraren portaeran oinarritutako teoriekin.
O EREDUA c) Ikuspuntu kontingentzialarekin.
d) Maslow-ren lidergoaren teoria.
e) Aurrekoetatik bat ere ez.
Krisian murgildutak egon arren, enpresaren salmenta kopurua era konstantean hazten ari da. Honela, langilego koporua gehitu behar izan dute eta gainera langile bakoitzaren eginkizunak zehazki definitu dituzte espezializazio maila altuagoa bilatuz eta honela langile bakoitza jarduera ezberdinetan espezializatu egingo da.
13.- Zeri erantzuten dio azken erabaki honek? a) Antolaketan printzipio erregulatzaile orokorren aplikazioari.
b) Antolaketa zentzu bertikalean ezartzen duten printzipioen aplikazioari.
c) Antolaketa zentzu horizontalean ezartzen duten printzipioen aplikazioari.
d) Antolaketan hierarkia ezartzen duten printzipioen aplikazioari.
e) Antolaketan autoritatea ezartzen duten printzipioen aplikazioari.
14.- Enpresaren egitura handitzeko erabaki hau: a) Goi Zuzendaritzak hartu beharreko erabaki taktikoa da.
b) Bitarteko Zuzendaritzak hartu beharreko erabaki operatiboa da.
c) Bitarteko Zuzendaritzak hartu beharreko erabaki estrategikoa da.
d) Goi Zuzendaritzak hartu beharreko erabaki estrategikoa da.
e) Bitarteko Zuzendaritzak hrtu beharreko erabaki taktikoa da.
Ane eta Marta bezero mota berri bat identifikatu dute: ingurugirorekiko sentikortasun handia duena, erosketa ahalmena erdi-mailakoa edo maila altukoa eta lorategia duen etxebizitzan bizi dena, beraz konpostagailua ezartzeko toki aproposa du lorategian.
15.- Zein eratako marketing estrategia jarritzen ari dira? a) Ezberdindu gabeko marketin estrategia.
b) Marketin estrategia kontzentratua.
c) Definitu gabeko marketin estrategia.
d) Marketin ezberdindu estrategia.
e) Aurrekoetatik bat ere ez.
O EREDUA 2009.ko Martxoaren 5ean argitaratutako albistea: Schuss, Coca-Cola-ren gaseosa marka berria Coca-Cola-k laister merkturatuko du gaseosa marka berri bat, Schweppess enpresaren “La Casera” marka ezagunarekin lehia egiteko. “La Casera” merkatuko liderra da %60-ko merkatu kuota batekin.
Marcos Nagusiak aproposa de Quinto, adierazi du saiakuntza Españako krisi garaia bitxiak Zuzendari ez dela egiteko eta, honegatik, Coca-Cola enpresak ezagunak diren produktuetan egingo du apostu bere salmenta bolumena handitzeko.
16.- Argi dago produktu honen helburuen artean Schweppes enpresari oztopo egitea dela. Beraz, ondorengoa baieztatu dezakegu produktu berriari buruz: a) Produktu liderra da Coca-Cola enpresarentzat.
b) Produktu erregulatzailea da Coca-Cola enpresarentzat.
c) Produktu taktikoa da Coca-Cola enpresarentzat.
d) Erakarpen produktua da Coca-Cola enpresarentzat.
e) Etorkizuna prestatzen duen produktua da Coca-Cola enpresarentat.
Produktu berriaren merkaturaketa bizkortzeko, Coca-Cola-k erabaki du bere banatzaileei produktua prezio erdian saltzea lehengo hilabete osoan.
17.- Zein eratako ekintza garatu du Coca-Cola-k?, a) Publizitate ekintza bat.
b) Salmenta Sustapen ekintza bat.
c) Harreman Publikoko ekintza bat.
d) Propaganda ekintza bat.
e) Merchandising ekintza bat.
O EREDUA Aurreko ekintzaz gain eta emandako deskontuaren truke, banatzaileek lehenego hilabetan gaseosa berria saltokien sarreratan kokatuko dute, produktuaren ezagupena bizkortzeko.
18.- Zein eratako ekintza da bigarren hau? a) Publizitate ekintza bat.
b) Produktuaren banakuntza politikaren arloko ekintza bat.
c) Harreman Publikoko ekintza bat.
d) Propaganda ekintza bat.
e) Merchandising ekintza bat.
Mondosonoro S.A. enpresak, audio formatu klasikoen berpizteari erantzuna emateko binilo diskak ekoiztea erabaki du.
Enpresaren zuzendaritzak azteru egin du negozio lerro berriaren bideragarritasuna hurrengo 3 urteetarako. Ekoizpenarekin hasteko, makinak erosteko 180.000€tako inbertsioa egin behar dute eta disko bakoitzeko kostu aldakorrak 9€ dira. Bildumazale produktua delakoan eta gaur eguneko beste formatu klasikoen prezioak kontutan izanda, disken batazbesteko salmenta prezioa 18€takoa izango da Egindako ikerketaren arabera, lehenego urteko enpresaren salmenta kopurua 20.000 unitatekoa izango da eta urtero salmenten %20-ko hazkundea gertatzea espero dugu. Makinen amortizazioa konstantea izango da eta proiektua bukatuta ez du salmenta baliorik izango. Zerga tasa egonkor mantenduko da %30ean eta baliabide propioen aurreikusitako kostua %8a da.
19.- Zeintzuk dira inbertsio proiektu honetako 3 urteetan lortutako Kutxa Fluxu Garbiak? a) KFG1= 175.000€; KFG2= 180.256€; KFG3= 186.305€ b) KFG1= 181.000€; KFG2= 193.600€; KFG3= 208.720€ O EREDUA c) KFG1= 144.000€; KFG2= 169.200€; KFG3= 199.440€ d) KFG1= 142.231€; KFG2= 148.765€; KFG3= 153.089€ e) KFG1= 156.000€; KFG2= 163.321€; KFG3= 174.474€ 20.- Zenbat denbora igaro ondoren berreskuratuko dugu hasierako ordainketa? a) Urte 1, 2 hilabete eta 15 egun, gutxi gorabehera.
b) 3 urte, 6 hilabete eta 2 egun, gutxi gorabehera.
c) 2 urte, 3 hilabete eta 16 egun, gutxi gorabehera.
d) 1 urte, 7 hilabete eta 13 egun, gutxi gorabehera.
e) 2 urte, 2 hilabete eta 25 egun, gutxi gorabehera.
21.- Zein da proiektuaren Eguneratutako Balio Garbia? a) 84.344€ b) 256.716€ c) 175.556€ d) 133.914€ e) 102.315€ 22.- Hasierako proiektuan, ondorengo aldaketetatik, Zeintzuk murriztuko lukete proiektuaren Eguneratutako Balio Garbia? a) Amortizazio sistema aldatu eta amortizazio hazkorra egin: %20 lehenengo urtean, %30 bigarren urtean, %50 hirugarren urtean.
b) Baliabide propioen aurreikusitako kostuaren murrizpena, %5ekoa izanik.
c) Makinak erosteko 10.000€tako subentzio bat lortzea.
d) Disken prezioa 20€tara igotzea.
e) Aurreko erantzun guztiak.
23.- Zein da negozio lerro berri honen “Lokagunea”? a) 16.500 unitate.
b) 20.000 unitate.
c) 34.200 unitate.
O EREDUA d) 41.000 unitate.
e) 23.600 unitate.
24.- Mondosonoro-k esklusibitate akordio bat sinatu nahi du hainbat disketxerekin. Kontratua sinatzeagatik Mondosonoro-k urtero 20.000€tako ordainketa egin beharko du. Aukera gehigarri hau nola baloratzen duzu? a) Proiektuaren Pay-Back-a murriztu gin da.
b) Proiektuaren EBG-a handitu gin da.
c) Proiektuaren BET-a handitu gin da.
d) Enpresak ez luke akordioa sinatu behar proiektua ez delako onargarria.
e) Proiektuak balioa sortzen jarraitzen du beraz onargarria da.
25.- Informazio azpisistema/k: a) Enpresaren erabakiak hartzeko, beharrezkoa den informazioaz hornitzearen arduraduna da.
b) Ez dio inguruneari informaziorik igortzen.
c) Bere elementu bakarrak erabiltzaileak eta informazioa dira.
d) Enpresa osatzen duten azpisistema ezberdinen arteko harremana ahalbidetzen du.
e) a eta d zuzenak dira.
26.- Batazbesteko Heltze Aro ekonomikoa: a) Ibilgetua berriztatzeko behar dugun denbora da.
b) Handiagoa da, Batazbesteko Ordainketa Aroa handiagoa denean.
c) Beti izango da Batazbesteko Heltze Aro finantzarioa baino txikiagoa.
d) Enpresa batek, batazbeste, finantzatu behar duen epea adierazten du.
e) Aurrekoetatik bat ere ez.
27.- Informazio azpisistemaren inguruan zera bieztatu dezakegu: a) Bere ekintza eta erabakiek eragina izan dezakete enpresa osatzen duten beste azpisitemetan.
b) Enpresak behar dituen finantza baliabideen lorpenaren arduraduna da.
O EREDUA c) Enpresaren inbertsio proiektuak plangintzatu, aztertu eta kontrolatu egiten ditu.
d) Finantza merkatuetara joko du finantzaketaren bila.
e) Aurreko erantzun guztiak.
28.- Enpresaren barne edo barruko finantzaketa: a) Epe luzeko eta propioa den finantzaketa iturria da.
b) Epe luzeko finantzaketa iturria da, bai propioa bai besteena izan daitekelarik.
c) Ez da egokia finantzaketa lortzeko zailtasunak dituzten enpresentzat.
d) Enpresek lortu dituzten mozkinetatik, jabeen artean banatu ez den zatia mantenu autofinantzaketa osatzen du.
e) Berehalako likidezi ratioa hobetu dezake.
29.- Epe laburreko banketxe kredituen inguruan: a) Ez da negoziazio prozesurik gertatzen.
b) Merkatal kredituak, ibilgetuaren berriztatze zikloan egin behar diren ekintza zehatzak finantzatzeko erabiltzen dira.
c) Merkatal deskontua, merkatal kredituaren modalitate bat da.
d) Banketxeen maileguak, ezusteko ekintzak garatzeko erabili ohi dira.
e) Orokorrean, enpresaren akitbo korrontea finantzatzeko erabiltzen da.
30.- Epe luzeko kanpo finantzaketaren inguruan: a) Finantzaketa iturri propioa izan daiteke.
b) Beti izango da besteen finantzaketa iturri bat.
c) Hornitzaileek emandako kreditua edo finantzaketa, epe luzeko kanpo finantzaketaren barne dago.
d) Amortizazioak eta erreserbak soilik barneratzen ditu.
e) Epe laburreko zorren balio berdina dauka.
O EREDUA Enpresa batek ondorengo egitura ekonomiko eta finantzarioa dauka: Aktibo ez korrontea: 8.000 € Aktibo Korrontea: 4.000 € Kanpoko/Besteen Baliabideak: 4.000 €, hauetatik 2.000€ epela burrekoak.
Mozkinak Zerga aurretik: 3.000 € Zorraren kostua: %10 31.- Enpresaren Errotazio Fondoa: a) Negatiboa da, aktibo korrontea pasibo korrontea baino handiagoa delako.
b) Positiboa da, aktibo ez korrontea aktibo korrontea baino handiagoa delako.
c) Positiboa denez, korrontearen ratioa 1 baino handiagoa izango da.
d) Enpresak abagunea edo aukera dauka bere epe laburreko zorrei aurre egiteko.
e) c eta d zuzenak dira.
32.- Ondorengo baieztapenetatik zein da zuzena? a) Enpresa honek finantza autonomia oso txikia dauka.
b) Enpresa honek zailtasunak ditu bere hartzekodunekin dituen zorrei aurre egiteko.
c) Enpresa honek epe luzeko kaudimen altua dauka.
d) Enpresa honek hazkunde ahalmen txikia dauka.
e) Aurrekoetatik bat ere ez.
33.- Ondorengo baieztapenetatik zein da zuzena? a) Errentagarritasun ekonomikoa zorraren kostua baino txikiagoa da.
b) Errentagarritasun Ekonomikoa: %32,5 eta Errentagarritsun Finantzarioa: %25.
c) Balankamendu finantzarioa positiboa da, errentagarritasun ekonomikoa zorraren kostua baino handiagoa delako.
d) Errentagarritasun ekonomikoa kalkulatzeko marjina eta baliabide propioen balioa biderkatzen ditugu.
e) Balankamendu finantzarioa negatiboa da, errentagarritasun ekonomikoa zorraren kostua baino handiagoa delako.
O EREDUA ...