2010eko iraileko azterketa (2016)

Examen Otro
Universidad Universidad del País Vasco
Grado Administración y Dirección de Empresas - 1º curso
Asignatura Enpresa ekonomiarako sarrera
Año del apunte 2016
Páginas 10
Fecha de subida 12/06/2017
Descargas 0
Subido por

Vista previa del texto

eman eta zabal zazu universidad del país vasco euskal herriko unibertsitatea Departamento de Economía Financiera II Finantza Ekonomia II Saila ENPRESAREN EKONOMIARAKO SARRERA IKASGAIKO AZTERKETA 2010ko irailaren 10a 0 - EREDUA ABIZENAK: .............................................................................................................
IZENA: ...................................................................................................................
NAN: ...........................................................................................................................
AZTERKETA HASI AURRETIK, ARRETAZ IRAKURRI ONDORENGO ARGIBIDEAK 1.-GALDEREN BALORAZIOA: Ondo erantzundako galdera: puntu 1.
Gaizki erantzundako galdera: -0,25 puntu Erantzun gabeko galdera: 0 puntu.
GALDERA BAKOITZARENTZAKO ERANTZUN EGOKI BAKAR BAT DAGO.
2.- NAN zenbakia, erantzun orrian eta galdera txostenean jar ezazue. Guztiz beharrezkoa da jartzea, emaitzak NANaren arabera argitaratuko baitira.
3.- Galderen txostena, datu pertsonal guztiekin entregatzen ez dutenen azterketarik ez da zuzenduko. Galderen txostena entregatzen ez duen inor ezin da gelatik atera.
4.- Azterketa eredua jartzea derrigorrezkoa da, 3. taulako lehenengo zutabean jartzen delarik.
5.- Kontroleko galderak ez du punturik ematen, baina beharrezkoa da egitea azterketa zuzentzeko.
6.- Irakurgailuak ez ditu irakurtzen ez marra oso estuak ezta oso lodiak ere. Beraz, kontuz ibili erantzunak markatzerakoan.
7.- Erantzunen orrian egin nahi dituzuen zuzenketak "tippex"arekin egin daitezke. Hala ere, emaitzak lehenengo galdera txostenean idaztea, eta azken 15 minutuetan erantzunen orrira pasatzea gomendatzen da.
Iraupena: ordu 1 eta 15 minutu 0 EREDUA 1 1- Hurrengo azterketa egiten ari naiz: a) Enpresaren Ekonomia: Sarrera b) Nazioarteko Marketina.
c) Zerbitzu-Marketina.
d) Industria-Marketina.
e) Marketing Aurreratua.
2- IBERDROLA Taldea, Espainiako talde energetiko nagusia da eta mundu mailan garrantzitsuenen artean dago. Taldea hainbat merkataritza elkartek osatzen dute eta honako negozio-lerro hauek ditu: Energia Berriztagarriak; Higiezinen enpresa; Ingenieria eta Eraikuntza. Aurreko enuntziatuan oinarrituz, IBERDROLA Taldea zein enpresa mota den adieraz ezazu: a) Enpresa sinplea.
b) Enpresa bereizi sinplea.
c) Enpresa konposatua.
d) Enpresa konplexua edo konglomeratua.
e) Aurrekoetatik bat ere ez.
3- IBERDROLA Taldearen akziodunek zera erabaki dute: Taldearen estrategia orokorra, kudeaketarako funtsezko orientabideak eta talde mailako erabaki garrantzitsuenak, askotariko arlotan espezializaturiko zuzendaritza talde batek ezarriko dituela. Taldearen estatutoetan aipatzen da guzti hori. Kasu honetan, enpresari-irudia hurrengoarekin identifikatzen da: a) Enpresaren akziodunekin.
b) Galbraithen “teknoegitura”-rekin.
c) Adam Smithen enpresari klasikoarekin.
d) Kapitaldunekin.
e) Enpresariaren irudia ezin daiteke pertsona talde batekin ordezkatu.
4- Oro har, enpresei beraien batez besteko heltze-aro finantzarioa murriztea interesatzen zaie. Horretarako hurrengo neurriak hartu ahal dituzte: a) Hornitzaileekin duten zorraren birnegoziaketa ordainketa epeak luzatzeko.
b) Bezeroen kobrantzak aurreratu.
c) Biltegian stockak dauden batez besteko denbora murriztu.
d) Aurreko guztiak zuzenak dira.
e) b eta c dira zuzenak bakarrik.
0 EREDUA 2 5- Enpresa-talde garrantzitsu batek komunikazio kanpaina erasokor bat martxan jarri du, laster egingo duen enpresaren obligazioen jaulkipena (jesapenak) ezagutarazteko.
Obligazio horiek % 10eko errentagarritasuna emango dute. Obligazioen jaulkipena: a) Epe luzerako barruko finantzaketa da.
b) Epe luzerako finantzaketa propioa da.
c) Epe laburrerako kanpoko finantzaketa da.
d) Epe luzerako kanpoko finantzaketa da.
e) Aurrekoetatik bat ere ez.
6- Factoringa, gero eta enpresa gehiagok erabiltzen duten finantzaketa metodoa da, eta finantza erakunde gehienek eskaintzen dute. Hain zuzen ere, Faktoringa zera da: a) Ondasunen finantza-alokatzerako kontratua, bukaeran erosketa aukera duena.
b) Epe luzerako kanpoko finantzaketa iturria.
c) Epe laburrerako barruko finantzaketa iturria.
d) Epe laburrerako kanpoko finantzaketa iturria.
e) a eta b zuzenak dira.
7- Enpresaren giza-baliabideen barne-igoera (promozio) politikari dagokionez, honako hau baieztatu daiteke: a) Gizarte-efizientzia (eraginkortasun soziala) lortzeko tresna garrantzitsua da.
b) Enpresaren giza-baliabideen sailari dagokio.
c) Efizientzia ekonomikoa lortzeko tresna garrantzitsua da.
d) Aurreko guztiak zuzenak dira.
e) b eta c zuzenak dira bakarrik.
8- Enpresa batek 1.500.000 €-ko fondo propioak ditu. Besteren baliabideak 1.000.000 €koak dira (epe laburrerako zorrak 500.000 €-koak izanik). Aktibo ez-korrontea 1.800.000 eurotan baloratuta dago. Zorraren kostua % 5ekoa da. 300.000 €-ko mozkina (interesen aurretik) lortu du. Errentagarritasun ekonomikoa kalkulatu ezazu: a) % 20 b) % 12 c) % 16,66 d) % 15 e) Aurrekoetatik bat ere ez.
0 EREDUA 3 9- Errentagarritasun finantzarioa kalkulatu ezazu: a) % 20 b) % 12 c) % 16,66 d) % 15 e) Aurrekoetatik bat ere ez.
10- Enpresaren finantza egoerari dagokionez, honako hau baieztatu daiteke: a) Errotazio-fondoa negatiboa eta -200.000 €-koa da.
b) Kaudimen maila epe luzera baxua da.
c) Enpresaren finantzen palanka-efektua positiboa da, errentagarritasun ekonomikoa zorraren kostua baino altuagoa delako.
d) Enpresa oso zorpetua dago.
e) Aurrekoetatik bat ere ez.
11- Enpresaren gizarte-erantzukizunari dagokionez, honako hau baieztatu daiteke: a) Efizientzia ekonomikoaz gain, hartutako konpromisoaren arabera, maila desberdinetan taldekatu daitezkeen beste erantzukizun mota batzuk daude.
b) Enpresak efizientzia ekonomikoa lortzeko erantzukizuna du soilik.
c) Aldeko jarrerak enpresak gizartearekiko konpromisoa handitzea defendatzen du, izan ere, mozkinak handitzeko modu bat izan diateke.
d) a eta c zuzenak dira.
e) Aurrekoetatik bat ere ez.
12- “CajaBobadilla” bezero kopurua handitu eta leku geografiko gehiagotan presentzia lortu nahi duen finantza-erakundea da. Zentzu horretan, finantza erakundeak euskal hipoteka-merkatuaren % 5a lortzeko helburua finkatu du 2012 urtearen amaierarako.
Zuzendari Orokorrak, proposatutakoa lortuko dutela uste du, lurralde horretako hazkunde ahalmena handia baita. “CajaBobadilla”-k proposatzen duen helburuari dagokionez: a) Ondo planteatuta dago.
b) Muga ez du zehaztuta.
c) Atributua ez du zehaztuta.
d) Araua (neurtzeko eskala) ez du zehaztuta.
e) Aurrekoetatik bat ere ez.
0 EREDUA 4 13- Refracta S.A.k bere egoitza Galdakaon du eta bere jarduera labe-industrialen (ekipoondasuna) eta produktu refraktarioen (kontsumo-ondasuna) produkzioa eta merkaturatzea da. Enpresak teknologia desberdina erabili behar du produktu mota bakoitza ekoizteko. Gainera, labe-industrialen produkzio-prozesuan parte hartzen duten langileak injineru industrialak dira, eta produktu refraktarioak fabrikatzeko kontrataturiko pertsonak kimikan dute prestakuntza. Zein enpresa mota da REFRACTA S.A.? a) Enpresa sinplea.
b) Enpresa konglomeratua.
c) Enpresa konposatua.
d) Enpresa bereizi sinplea.
e) Aurrekoetatik bat ere ez.
14- “Telechicle.es”, Espainian eta Europan, partikularrei eta enpresei txikleak eta gozokiak saltzen dizkien on-line denda moduan definitzen da. “Produktuen katalogoak” produktu guzti hauek kontsultatzeko eta eskuratzeko aukera ematen du, lau bilaketa irizpide posible erabiliz: (1) marka (Orbit, Chupa Chups, Lacasa, etab.); (2) zaporea (Fresa, Erregaliz, Txokolatea, etab.); (3) kategoria (Azukre bako txikleak, Gozokiak azukrearekin, Gominolak) eta (4) formatua (Pastillak, Barritak, Rellenoak, etab.).
Informazio horrekin, Telechicle.es-ek hurrengo estrategia erabiltzen ari dela esango genuke: a) Marketin estrategia kontzentratua.
b) Ezberdindu gabeko marketin estrategia.
c) Marketin ezberdindu estrategia.
d) Marketin esklusibo estrategia.
e) Aurrekoetatik bat ere ez.
15- Oro har, Telechicle.es-ek (txikleak eta gozokiak) merkaturatzen duen produktu mota kontuan izanik (tabernetan, supermerkatuetan, gasolindegietan, etab. saltzen da), hurrengo banaketa bidea erabiltzen du: a) Banaketa hautakorra.
b) Banaketa intentsiboa.
c) Banaketa esklusiboa.
d) Banaketa bide zuzenetan oinarritutakoa.
e) Aurrekoetatik bat ere ez.
0 EREDUA 5 16- Gurpilen pneumatikoak ekoizten dituen enpresa batek, honako hau baieztatzen du: “Automobilen etorkizunaz konbentzituta, gure sozietatea eratu dugu, mugikortasuna gizakien eskura egon dadin eta gainera, ahalik eta erosoen eta ziurren”. Aurreko baieztapena: a) Errentagarritasun helburutzat har daiteke.
b) Enpresaren plan estrategikoa da.
c) Hazkunde helburutzat har daiteke.
d) Enpresaren xedetzat har daiteke.
e) Aurrekoetatik bat ere ez.
17- Azken urteotan enpresek bezeroekiko duten joera aldatu egin da oro har, merkataritza kudeaketan marketin joeraren aplikaziora bideratuz. Horrela, a) Enpresek ardatz moduan bezeroa dute eta beraien jarduera osoa horien beharren gogobetetzera bideratzen dute.
b) Enpresaren merkataritza jarduera produktuaren kontzeptua agertu aurretikoa da.
c) Enpresek “4p”ak (Product, Price, Place, Promotion) moduan ezagututako marketin-mix politikak aplikatzen eta konbinatzen dituzte, aipatutako joerari jarraitzeko helburuarekin.
d) Aurreko guztiak zuzenak dira.
e) a eta b dira zuzenak dira bakarrik.
18- Iradokizunak jasotzeko buzoi baten ezarpena edo enpresaren martxari / helburuei buruz informatzeko egiten diren batzar informatiboak eta halako ekintzek, honako hau bilatzen dute: a) Langileen motibazioaren sustapena.
b) Barne komunikazioaren sustapena enpresan.
c) Enpresaren emaitzen hobekuntza.
d) Aurreko guztiak zuzenak dira.
e) Aurrekoetatik bat ere ez.
19- Enpresariaren irudia hainbat ikuspegitatik ulertu daitekela kontuan harturik, zein baieztapen da zuzena? a) Enpresa jardueraren konplexutasun hazkorrak eta ingurunearen aldakortasunak erraztu egiten dute enpresetan jabetzaren eta kudeaketaren arteko banaketa ematea.
b) Enpresariaren irudia enpresa txikietan, kapitalaren gehiengoa duen akziodunarekin identifikatzen da beti.
c) Enpresari profesionalak edo gerenteak, enpresa handietan eta multinazionaletan bakarrik egoten dira.
0 EREDUA 6 d) Aurreko guztiak zuzenak dira.
e) Aurrekoetatik bat ere ez.
20- Adieraz ezazu hurrengo baieztapenetatik zein den zuzena: a) Amortizazio finantzarioa propioa den finantzaketa iturria da.
b) Erreserbak kanpoko finantzaketa iturria dira, akziodunei banatzen ez zaizkien mozkinetatik eratortzen direlako.
c) Amortizazio teknikoa propioa den finantzaketa iturria da.
d) Finantza amortizazioa barruko finantzaketa iturria da.
e) Aurrekoetatik bat ere ez.
21- Hurrengo baieztapenetatik zein/zeintzuk da/dira zuzena/k? a) Zorraren gehikuntzak autonomia finantzarioaren gehikuntza eragiten du.
b) Erreserbek ez dute kostu espliziturik.
c) Baliabide propioen proportzioa besteren baliabideena baino handiagoa izateak, enpresaren epe luzerako kaudimena hobetzea dakar.
d) Zorpetzeak dibidenduen ordainketan oinarritutako koste esplizitua dauka.
e) b eta c zuzenak dira bakarrik.
22- Jocal, SA enpresak duen errentagarritasun finantzarioa bere errentagarritasun ekonomikoa baino txikiagoa da. Aurrekoa kontuan izanik, zein da erantzun zuzena? a) Finantzen palanka-efektua positiboa da.
b) Zorraren murriztapenak errentagarritasun ekonomikoa jaistea ekarriko luke.
c) Errentagarritasun ekonomikoa zorraren kostua baino txikiagoa da.
d) Errentagarritasun ekonomikoa zorraren kostua baino handiagoa da.
e) b eta c zuzenak dira.
23- Hurrengo baieztapenetatik zein da zuzena? a) Aktibo ez korrontearen berreskuratze epea batez besteko heltze aro ekonomikoaren bitartez neurtzen da.
b) Aktibo ez korrontearen berreskuratze epea batez besteko heltze aro finantzarioaren bitartez neurtzen da.
c) Batez besteko heltze aro finantzarioa handiagoa izan ahala, enpresak finantzatu beharreko heltze aroa txikiagoa izango da.
d) Batez besteko heltze aro finantzarioa txikiagoa izan ahala, enpresak ustiapen zikloan egindako inbertsioa berreskuratzen irauten duen denbora txikiagoa izango da.
e) Aurrekoetatik bat ere ez.
0 EREDUA 7 24- Giza baliabideei buruzko honako baieztapen hauetatik zein da zuzena? a) Giza baliabideen kudeaketa enpresaren beste edozein baliabideren kudeaketaren antzekoa da.
b) Giza baliabideak enpresaren aktibo lehikorrena izan daitezke (enpresaren eragile nagusia) kostu handia eta helburu eta interes propioak dituzten arren.
c) Giza baliabideen departamentuak produkzio-departamentuarekiko harreman hierarkikoa dauka beti.
d) Giza baliabideen azpisistemak ez dauka harremanik gainerako azpisistemekin.
e) Aurrekoetatik bat ere ez.
25- Bankino bankuak urtero bezeroen erakartze handiena lortu duen langilea saritzen du asteburu batekin luxuzko hotel baten pasatzeko. Kasu honetan, zein motako ordainketa jasoko luke langileak? a) Oinarrizko soldataren zati bat da.
b) Zama soziala izango da.
c) Egindako lanagatik gehigarria edo saria izango da.
d) Mozkin marjinal bat izango da.
e) Aurrekoetatik bat ere ez.
Mecanizados Bilbao, S.A. kontrol numerikoa duen torno berri bat 1.500.000 eurorengatik eskuratzea pentsatzen ari da, bezero talde berri batera heltzeko, gaur egun dituen produktuekin bezero talde horretara ez baita heltzen.
Makina berriaren funtzionamendurako beharrezkoa izango da lehenengo urtean zehar 3 langileri (turno bakoitzeko bat) prestakuntza ikastaro bat ematea, guztira 18.000 euro kostatuko da ikastaro hori.
Itxarondako fakturazioa 2 milioi euro/urterokoa da, % 2ko urteroko gehikuntzarekin.
Produktu berrien fabrikazio gastuak, 1,5 milioi euro/urteko izango direla kalkulatzen da, bere bizitza erabilgarriaren estimatutako 5 urteetan zehar.
Produktu berriak ezagutarazteko, enpresak komunikazio politika bat martxan jartzea aurreikusi du lehen urtean zehar. Komunikazio politika hori bi modutan garatuko da lehenengo urtean: alde batetik, sektoreko hiru Azoketan parte hartuko da, azoka bakoitzak 6.000 euroko kostua izanik; eta beste alde batetik, 5.000 euroko urteroko kostua duen aldizkari espezializatuetan publizitate kanpaina bat egingo da. Hurrengo urteetan publizitate kanpaina bakarrik mantenduko da 2.500 euroko urteroko kostuarekin.
Mozkinen gaineko zerga %32,5koa da. Kapitalaren kostua %5ekoa da.
Amortizazioa lineala da erosketa zenbateko osoaren gain, hondar baliorik gabe.
0 EREDUA 8 Aurreko informazioa kontuan hartuta 26, 27, 28, 29 eta 30 galderak erantzun itzazu.
26- Kalkula itzazu inbertsioak izango dituen Kutxa Fluxu Garbiak.
a) KFG1= 407.325 KFG2= 448.162,5 KFG3=475.702,5 KFG4=503.793,3 KFG5= 532.446 b) KFG 1= 407.325 KFG2= 436.012,5 KFG3=463.552,5 KFG4=491.643,3 KFG5= 520.296 c) KFG 1= 407.325 KFG2= 460.312,5 KFG3= 487.852,5 KFG4= 515.943,3 KFG5= 544.596 d) KFG 1= 609.825 KFG2= 662.812,5 KFG3=690.352,5 KFG4=718.443,3 KFG5= 747.096 e) Aurrekoetatik bat ere ez.
27- Honako baieztapen hauetatik zein da zuzena? a) Inbertsioa errentagarria da 578.043,89 €tako BEG duelako.
b) Inbertsioa ez da onargarria, BEG aurreikusitako produkzio kostuak baino txikiagoa delako.
c) Inbertsioa errentagarria da 537.012,18 €tako BEG positiboa duelako.
d) Inbertsioa errentagarria da 495.980,46 €tako BEG positiboa duelako.
e) Inbertsioa errentagarria da 1.454.762,92 €tako BEG positiboa duelako.
28- Zenbat denbora behar izango du enpresak hasierako inbertsioa berreskuratzeko? a) 3 urte, 5 hilabete eta 21 egun (gutxi gora-behera).
b) 3 urte, 4 hilabete eta 10 egun (gutxi gora-behera).
c) 2 urte, 3 hilabete eta 28 egun (gutxi gora-behera).
d) 3 urte, 3 hilabete eta 10 egun (gutxi gora-behera).
e) Aurrekoetatik bat ere ez.
29- Honako baieztapen hauetatik zein da zuzena? a) Inbertsioa errentagarria izateko, nahikoa da BET positiboa izatearekin.
b) Proiektu honen BET %2 eta %5ren artean dago, beraz, inbertsio errentagarria izango da.
c) Proiektu honen BET %5 baino handiagoa da, beraz, inbertsioa errentagarria izango da.
d) Aurrekoetatik bat ere ez.
e) a eta c zuzenak dira.
30- Demagun enpresak 5. urtearen abenduan makinaria saltzeko aukera duela 800.000 eurotan. Egoera horrek inbertsioaren BEGren kalkuluan aldaketarik ekarriko al luke? a) Ez, inbertsioaren KFGetan inbertsioaren beren kobrantzek eta ordainketek soilik eragiten baitute.
0 EREDUA 9 b) Bai, inbertsioaren BEG aldatu egingo litzateke, izan ere, azken urteko KFG jaitsi egingo litzateke.
c) Bai, BEG 800.000 eurotan handituko litzateke, azken urteko KFG kantitate horretan handituko litzatekeelako.
d) Bai, BEG handiagoa egingo litzateke, azken urteko KFG handiagoa egingo litzatekeelako.
e) Aurrekoetatik bat ere ez.
0 EREDUA 10 ...

Comprar Previsualizar