2015eko urtarrileko garapen galderak (azterketa) (2016)

Examen Otro
Universidad Universidad del País Vasco
Grado Administración y Dirección de Empresas - 1º curso
Asignatura Enpresa ekonomiarako sarrera
Año del apunte 2016
Páginas 7
Fecha de subida 12/06/2017
Descargas 1
Subido por

Vista previa del texto

eman eta zabal zazu universidad del país vasco euskal herriko unibertsitatea Departamento de Economía Financiera II Finantza Ekonomia II Saila ENPRESAREN EKONOMIA: SARRERA azterketa GRADUA, 1. maila - 2015eko Urtarrilak 22 Izena eta abizenak: ………………………………………………………………………………………………….
NAN: ……………………………………… Irakaslea ……………………………………………………………………..
Ebaluazio jarraia; Bai ……… Ez……….
GARAPENERAKO GALDERAK (GUZTIOK bete beharrekoak) Iraupena: Ordu bat eta 15 minutu 1. GALDERA (1,25 puntu) Applikation S.M. (Sozietate Mugatua) enpresak mugikor-gailuentzako app berri baten merkaturatzean lan egin nahi du. Euren produktuak “Ikastolen Elkartea”ren partaide diren ikastetxe eta ikasleen familien arteko komunikazioaren hobekuntzara bideratu nahi dituzte.
Jarduerarekin hasteko enpresak 20.000€ balio dituzten baliabide teknologikoetan (ordenagailuak, softwarea, eta abar) inbertitu behar du. Inbertsio honek Eusko Jaurlaritzaren % 10eko dirulaguntza jasoko luke enpresaren jarduera hezkuntza-berrikuntzarekin harreman zuzena izateagatik. Enpresak inbertsio osoa 4 urtetan amortizatzeko asmoa du. Proiektuaren 4 urteak iragan ondoren, material informatikoa erabat hondatuta egongo da eta ez du inolako baliorik izango salmentari begira.
Enpresak merkatura aterako duen produktuaren doako bertsioa dago, baina bertsio osoaren prezioa 30€/deskarga izango da. Bezero bakoitzari apparen bertsio pertsonalizatua egingo zaio eta honek produktu bakoitzeko 15€tako kostua ekarriko du (ad-hoc diseinua eta erabilpen-lizentzia bereziak). Horrez gain, enpresak informatiko baten lan-kostua jasan beharko du (1.000€ hilero 12 ordainketetan; urtez urte % 10ean gehituko dira). Hornikuntza eta hastapen-gastuak 400€ hilero izango dira (proiektuak iraun bitartean aldaketarik gabe mantenduko dira) eta Sare Sozialetan egindako jarduerak urtero 3.600€koak dira (konstante proiektuaren bizitzan zehar).
Enpresak egin dituen kalkuluen arabera, app berriaren salmentak urtero gehitzea espero du. Era honetan, hurrengo 4 urteetan lortuko lituzketen urteko deskargen zenbatekoak honako hauek lirateke: Lehenengo urtea: 1.000 deskarga; Bigarren urtea: 2.000 deskarga; Hirugarren urtea: 4.000 deskarga; Laugarren urtea: 4.000 deskarga.
Indarrean dagoen zerga-tasa % 30 da eta finantzaketaren batez besteko kostua %6.
Erabilgarri dugun informazioa kontuan hartuta, honako galdera hauek erantzun: a) Zein marketin-estrategiari jarraitzen dio Applikation S.M. enpresak? Erantzuna arrazoitu.
(0,15 puntu) b) Zein konfigurazio motari jarraitzen dio Applikation S.M. enpresak bere produkziorako? (0,15 puntu) c) Zein da inbertsio-proiektu honentzako berreskuratze-epea? Zeintzuk dira balorazio-metodo honek dituen mugak? (0,15 puntu) d) Zein da proiektu honetarako Balio Eguneratu Garbia (BEG)? Onargarria da? Erantzuna arrazoitu. (0,25 puntu) e) Zein da proiektu honetarako Barne Errendimendu Tasa (BET)? (Kalkuluak egiteko erreferentzia gisa k1=%40 eta k2=%45 hartuko dira) Onargarria da? Erantzuna arrazoitu.
(0,25 puntu) Jo dezagun merkataritza-aholkulari batek Applikation enpresak burututako kalkuluak zuzentzen dituela eta ekipo informatikoak proiektuaren 4 urteko epea behin igarota 4.800€gatik saldu daitezkeela uste duela.
f) Informazio berri honekin proiektuaren azken urteko Kutxa Fluxu Garbia kalkulatu ezazu.
(0,15 puntu) g) Zer nolako eragina izango luke informazio berri honek berreskuratze-epea eta BEGren kalkuluan? (0,15 puntu) 2. GALDERA (puntu 1) Nutribén-ek berriki merkaturatu du haurrentzako elikadura produktu-lerro berri bat, “Ecopotitos” markarekin. Helburua zera da: “aurrera pausu bat ematea behar berriei moldatuz, Ecopotitos gama esklusiboa gurasoen eskuetan jarriz”. Ecopotitos hauek Potito mota bat dira, zeintzuk nekazaritza ekologikoko lehengaiez eginda dauden eta, gainera, Europar Batasunaren ziurtagiria daramaten. Beharrezkoa den gatza eta azukrea dute soilik eta oliba-olio birjina estrarekin eginda daude. Honetaz aparte, kaltegarria den BPA (Bisfenol A) kendu diote.
Marka hau Potito arruntetatik bereizteko enpresak ontziki berri bat diseinatu du, produktuaren izena eta ezaugarri bereizgarriak nabarmentzen dituzten koloreak erabiliz.
Halaber, Nutribén-ek bezeroei eskaintzen dien arreta zerbitzua hobetu du. Bai telefonoz bai enpresaren web orrialdearen bitartez, bezeroen esanetara jarri dituzte haur-nutrizioan adituak, zuzenean eta era pertsonalizatu batean galderak erantzuteko eta informazioa emateko prest daudenak Bai produktu hau, bai haurrentzako elikadura produktuak egiten dituzten gainerako markak ezin dira bakarrik farmazietan saldu, baizik eta tamaina desberdineko saltokietan ere (hipermerkatuetan, supermerkatuetan, saltoki txikietan,…). Banaketa-politika hau Lehiaren Defentsarako Auzitegiak plazaratutako ebazpen baten ondorioa da.
Informazio hau kontuan izanda, zera eskatzen da: a) Produktu berri honen merkaturatzearekin enpresak jarraitzen duen merkataritza-joera zein den adierazi. Arrazoitu zure erantzuna. (0,15 puntu).
b) Adibide zehatz honetarako (Ecopotitos) produktuaren hiru mailak identifikatu eta garatu.
(0,45 puntu).
c) Produktu hau merkaturatzeko Nutribén-en banaketa estrategia (banaketa mota) eta erabilitako banaketa-bideak aztertu. (0,4 puntu) 3. GALDERA (1 puntu) 1975 DonJamon SA enpresa Burgosen eratzen da haragitik eratorritako produktuen sektorearen barne 9 langilerekin. Salmentak probintzian bertan egiten dituzte eta 250m2-ko ekoizpen lantegi bat daukate.
1975-1980 Lehen bost urteetan enpresak salmentak hamar aldiz handitzen ditu, bai Burgoseko ekoizpen lantegiaren tamaina eta baita langileria ere hirukoiztu egiten ditu eta Espainiako autonomiaerkidego gehienetan egiten ditu salmentak.
1980-1990 DonJamon SA enpresak lantegi berri bat irekitzen du Teruelen 25 langilerekin eta nazio mailan haragitik eratorritako produktuen sektorearen barne bere lehiakide nagusia erosten du: CasaDelicia SA. 32 langilerekin.
1990-2000 Internazionalizazio fasea hasten da: Moskun ekoizpen lantegi bat irekitzen da (Sunca SA) eta beste bat Portugalen (Tacarnes SA). Enpresa talde osoak 150 langile ditu.
2000-2010 Haragitik eratorritako produktuen sektorearen hazkundea % 2 dela kontuan izanda, enpresak laugarren gamako (elikagai freskoak, normalean fruituak edo garbitutako begetalak, zurituta, zatitua, ontziratuta eta hoztuta) eta bosgarren gamako (elikagai kozinatuak, kontsumitzeko berotzea baino ez daukatenak) elikagaien sektoreetan sartzea erabakitzen du, izan ere, sektore horretan hazkundea % 20koa da. Dagoeneko dituen lantegiak egokitu egiten dira produktu berriak ekoizteko.
2011-2014 Enpresak inguruneko faktore batzuen eragina jasan du: Txerriak elikatzeko erabilitako pentsuen prezioa % 15 igo da.
Interes-tasak % 50 jaitsi dira. Hori bai, banku-entitateek kreditu gutxiago ematen dituzte.
Eskulana oro har merkeagoa da.
Informazio guzti hau kontuan izanik: a) Sailkatu enpresa 1975 eta 2010 urteetan tarteko epealdi bakoitzean garatzen duen jarduera ekonomikoaren, tamainaren, izaera juridikoaren, jarduera esparruaren eta unitate tekniko eta juridiko kopuruaren arabera. (0,4 puntu) b) 2011-2014 epealdian izandako inguruneko faktoreak sailkatu: esan ingurune orokorrekoak ala espezifikokoak diren eta zer motatakoak. (0,4 puntu) c) Zer motatako hazkundeari ekin dio enpresak? Identifikatu testuan enpresak gauzatutako hazkunde mota desberdinak. (0,2 puntu) ...