3. gaiko ariketak (2017)

Ejercicio Otro
Universidad Universidad del País Vasco
Grado Administración y Dirección de Empresas - 2º curso
Asignatura Estatistika eta datuen analisia
Profesor J.
Año del apunte 2017
Páginas 11
Fecha de subida 20/10/2017
Descargas 0
Subido por

Vista previa del texto

KAPITULUA 3. ALDAGAI BAKUNAREN DESKRIBAPENA: ZENTROA ETA BESTE KOKAPENAK 3.4 19 Ariketak 1. Industria-prozesu berbera egiten duten bi makinek egunean zehar duten geldialdi-kopurua jaso da egun batzuetan. Hona hemen emaitzak: Geldialdiak 0 1 2 3 4 5 6 Egunak (A makina) 2 5 8 5 1 0 0 21 Egunak (B makina) 1 2 6 4 3 0 2 18 Kalkulatu batezbesteko aritmetiko sinplea eta mediana, muturreko datuen eragina aztertu eta emaitzak interpretatu.
2. 2005 eta 2015 urteetan herri bateko urteko familia-errentak jaso dira. Honako hauek dira datuak tartetan bilduta: Errenta < 5000 5000-10000 10000-20000 20000-30000 30000-50000 Familiak (2005) 8 14 22 6 2 Familiak (2015) 12 10 26 4 2 Kalkulatu batezbesteko aritmetiko sinplea eta mediana, eta emaitzak interpretatu.
3. Ondoren hiri bateko bizilagunen adinari buruzko datuak zehazten dira, auzoaren arabera. Bost auzo handietan banatu da hiria. Hiri osoarekin alderaturik, auzo zaharkituak zein diren ezarri behar da, horretarako bizilagunen batez besteko adina kalkulatuz. A, B, C, D eta E auzoetan biztanleriaren %20, %10, %20, %20 eta %30 bizi dira, hurrenez hurren.
Hiritar guztien adinen mediana ere kalkulatu.
Adina 0-20 20-40 40-60 60-80 80-100 A %18 %28 %25 %19 %10 B %16 %20 %22 %20 %22 C %18 %24 %27 %21 %10 Josemari Sarasola D %16 %16 %24 %20 %24 E %24 %30 %20 %14 %12 KAPITULUA 3. ALDAGAI BAKUNAREN DESKRIBAPENA: ZENTROA ETA BESTE KOKAPENAK 20 4. Datu hauek eskuratu dira aldagai bati buruz: 22-24-16-18-20. Gaineratu lau datu, • mediana batezbesteko aritmetiko sinplea baino handiagoa izan dadin; • mediana batezbesteko aritmetiko sinplea baino txikiagoa izan dadin.
5. 10 egunetan zehar, eguneko batez besteko ekoizpena 80 unitatekoa izan zen. Beste hogei egunetan, 100 unitatekoa izan zen. Zenbat da 30 egunetako eguneko batez besteko ekoizpena? 40 egunetan batez besteko ekoizpena 110era heltzea nahi bada, zenbat izan behar da azken 10 egunetan eguneko batez besteko ekoizpena? 6. Enpresa bateko salmentak zehazten dira ondoren, urtez urte (milioka euro): Urtea 2010 2011 2012 2013 2014 Salmentak 0.8 1.4 2.3 3.2 4.8 Salmenten urteko batez besteko hazkundea kalkulatu behar da.
7. Kapital bat 10 urtetan zehar bikoizteko, zenbat izan behar da urteko batez besteko errentagarritasun-tasa? Eta 5 urtetan, kapitala %50 gehitzeko? 8. Enpresa batek hiru langile ditu: A, B eta C. A langileak 12 pieza egiten ditu orduko, baian egunean soilik 4 orduz egiten du lana. B langileak 10 pieza egiten ditu orduko, eta egunean 6 orduz egiten du lana. C langileak, azkenik, 6 pieza egiten ditu orduko eta 8 orduz lanean. Hilabete batean, A, B eta C langileek 22, 20 eta 18 egunez egin dute lan, hurrenez hurren.
Zenbat da hilabete horretan orduko errendimendua? 9. Eguneko salmentak jaso dira denda batean 26 larunbatetan: 3.020−2.695−2.324−2.835−1.719−786−2.669−2.801−3.148−3.661−2.932−5.012−4.567 4.008−3.246−3.361−3.742−4.002−2.633−2.607−3.495−3.839−2.402−1.452−1.974−2.836 Salmenta txikieneko larunbaten %10etan, promozio-kanpaina bati ekiten zaio hurrengo asterako. Zenbat izan behar dira horretarako salmentak? Josemari Sarasola KAPITULUA 3. ALDAGAI BAKUNAREN DESKRIBAPENA: ZENTROA ETA BESTE KOKAPENAK 21 10. Adimen test batean jasotako datuak taula honetan bildu dira: Puntuazioa 60-70 70-80 80-90 90-100 100-110 110-120 Portzentajea %4 %16 %30 %32 %10 %8 Puntuazio altuena duten pertsonen %15ei froga bereziak egingo zaizkie.
Zein puntuazio behar da horretarako? 11. Denbora mugatuko parkin batean autoek ematen duten denbora jaso da eguneko lau tartetarako: Denbora (min) 0-20 20-40 40-60 60-80 80-120 0:00-6:00 8 16 34 45 6 6:00-12:00 14 18 45 37 14 12:00-18:00 12 11 52 48 22 18:00-24:00 3 8 57 43 31 Tarte bakoitzean denbora gehien egoten diren autoen %20ari tarifa garestiagoa jarri behar zaie parkinean denbora txikiagoa eta autoen errotazio handiagoa izateko. Kalkulatu denbora horiek.
Josemari Sarasola ...

Comprar Previsualizar