2015eko urtarrileko testa (azterketa) (2016)

Examen Otro
Universidad Universidad del País Vasco
Grado Administración y Dirección de Empresas - 1º curso
Asignatura Enpresa ekonomiarako sarrera
Año del apunte 2016
Páginas 7
Fecha de subida 12/06/2017
Descargas 1
Subido por

Vista previa del texto

eman eta zabal zazu universidad del país vasco euskal herriko unibertsitatea Departamento de Economía Financiera II Finantza Ekonomia II Saila ENPRESAREN EKONOMIA: SARRERA ikasgaiko azterketa GRADUA, 1. maila - 2015eko Urtarrilak 22 Izena eta abizenak: ………………………………………………………………………………………………….
NAN: ……………………………………… Irakaslea ……………………………………………………………………..
Ebaluazio jarraia; Bai ……… Ez……….
0 EREDUA AZTERKETA HASI AURRETIK, ARRETAZ IRAKURRI ONDORENGO ARGIBIDEAK 1.-GALDEREN BALORAZIOA: Ondo erantzundako galdera: puntu 1.
Gaizki erantzundako galdera: -0,25 puntu Erantzun gabeko galdera: 0 puntu.
GALDERA BAKOITZARENTZAKO ERANTZUN EGOKI BAKAR BAT DAGO.
2.- NAN zenbakia, erantzun orrian eta galdera txostenean jar ezazue. Guztiz beharrezkoa da jartzea, emaitzak NANaren arabera argitaratuko baitira.
3.- Galderen txostena, datu pertsonal guztiekin entregatzen ez dutenen azterketarik ez da zuzenduko. Galderen txostena entregatzen ez duen inor ezin da gelatik atera.
4.- Azterketa eredua jartzea derrigorrezkoa da, 3. taulako lehenengo zutabean jartzen delarik.
5.- Kontrol-galderak ez du punturik ematen, baina beharrezkoa da egitea azterketa zuzentzeko.
6.- Irakurgailuak ez ditu irakurtzen ez marra oso estuak ezta oso lodiak ere. Beraz, kontuz ibili erantzunak markatzerakoan.
7.- Erantzunen orrian egin nahi dituzuen zuzenketak "tippex"arekin egin daitezke. Hala ere, emaitzak lehenengo galdera txostenean idaztea, eta azken 15 minutuetan erantzunen orrira pasatzea gomendatzen da.
Iraupena: 50 minutu 0 Eredua 1.- Azterketa hau honako irakasgaiari dagokio: a) Enpresaren Ekonomia: sarrera b) Matematika I c) Kontabilitatea d) Mikroekonomia e) Zuzenbidea 2000 urtean, Esther Velascok, Farmazian lizentziatuak, bere laborategia ezartzea erabaki zuen, Newbotik, E.M., itsasotik eratorritako produktuetan espezializatua dena. Proiektu honetarako bere nebaren laguntza izan zuen: Jon Velasco, Sarrikon Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua. Honez gain, Sarrikon bere nebaren ikaskidea izan zen Carlos Aguirre, Kimikan lizentziatua den German Castillo eta Farmazian lizentziatua Leire Bedia bere adiskidearen laguntza ere izan zuen.
Denak enpresan langile sartu ziren. Garai horretan, enpresak 38 langile zeuzkan (Esther barne) eta bere organigrama ondorengo hau zen: Newbotik E.M.
Esther Velasco Zuzendaritza Orokorra Leire Bedia Laborategi arduraduna Izaskun Bilbao Ikertzailea Ander García Ikertzailea Javier Prado Ikertzailea Carlos Aguirre Administrazio Departamentua Imanol Txakartegi Ikertzailea Sergio Alonso Kontabilitatea Jon Velasco Merkataritza Departamentua Eva Arriaga Marketing Danel Urrutia Salmentak Germán Castillo Produkzio Departamentua 26 langile 2.- 2006 urtean, Estherrek enpresan lan arriskuen prebentziorako plan bat ezarri behar zela pentsatu zuen. Lan berri hau Leire Bediari, laborategiko arduradunari, egokitu zitzaion. Zehazki, Leirek enpresan garatzen ziren prozesu guztiak aztertu behar zituen eta antolaketa osoak derrigorrez bete beharko zuen plan bat garatu. Egoera berri hau zela eta, zure ustez Leirek zein autoritate mota eduki beharko zuen, bai bere sailaren barnean, bai antolaketa osoan, lan arriskuen prebentziorako plana bete erazteko? a) Bere departamentuko langileekin autoritate funtzionala, eta beste departamentuko pertsonekin autoritate formala (hierarkiko edo lineala).
b) Bere departamentuko langileekin autoritate formal (hierarkiko edo lineala) eta beste departamentuko pertsonekin autoritate funtzionala.
c) Bere departamentuko langileekin staff autoritatea, eta beste departamentuko pertsonekin autoritate formal (hierarkiko edo lineala).
d) Bere departamentuko langileekin autoritate formala (hierarkiko edo lineala) eta beste departamentuko pertsonekin staff autoritatea.
e) Enpresako pertsona guztiekin staff autoritatea.
0 Eredua 3.-Denboraren poderioz, Newbotik SM-n arazoak sortzen hasi dira. Horietako bat da departamendu ezberdinek ez dutela enpresaren ikuspegi globala, haien arteko koordinazio falta baitago. Arazo hau konpontzeko enpresaren estrukturan aldaketak egitea erabakitzen dute, eta Esther-ek argi ditu zeintzuk diren antolaketa-egitura berri horrek bete beharko dituen baldintzak. Alde batetik, sailen arteko komunikazio horizontala sustatu behar du, eta bestetik, espezializazio funtzionalak ematen duen lehia abantaila mantendu behar du; hori guztia enpresa jasaten ari den aurrekontuen murriztapena kontuan izanda.
Informazio honekin, zein estruktura mota da gomendagarriena enpresarentzat? a) Produktuen araberako departamentalizazioa.
b) Funtzioen araberako departamentalizazioa.
c) Departamentalizazio matriziala.
d) Lurraldeen araberako departamentalizazioa.
e) Bezeroen araberako departamentalizazioa.
4.- 2009 urterako, enpresak jarduera maila nahiko garrantzitsua du, besteak beste, erkide autonomoetako gobernu ezberdinekin dituen lankidetza akordioak direla eta; horien bitartez lortu baititu C hepatitisaren kontrako medikamendu berrietan ikertzeko diru-laguntzak.
Abantaila hau aprobetxatuz, ekoizpen-ahalmena handitzea erabaki du enpresak bi lantegi berri ezarriz, bata Madrilen eta bestea Aragoin.
Informazio hau kontuan izanda, zein enpresa mota da Newbotik SM gaur egun? a) Enpresa pribatua eta sinplea.
b) Enpresa mistoa eta bereizi sinplea.
c) Enpresa mistoa eta konposatua.
d) Enpresa pribatua eta bereizi sinplea.
e) Enpresa pribatua eta konposatua.
5.- 2011 urtean, Newbotik SM-k honako helburu hau aurrera eraman nahi du: “enpresaren ezeraginkortasuna % 15ean murriztea hurrengo bi urteetan”. Zera ondoriozta dezakegu? a) Helburua ondo definituta dago.
b) Helburua ez dago ondo definituta, muga finkatzea falta da.
c) Helburua ez dago ondo definituta, epemuga finkatzea falta da.
d) Helburua ez dago ondo definituta, araua ondo finkatzea falta da.
e) Helburua ez dago ondo definituta, kostu finkoak murriztea ezinezkoa baita.
6.- 2015 urtean enpresaren jarduerak goranzko joerarekin jarraitzea aurreikusi du. Hori dela eta Gizarte Baliabideen beharrak estaltzea ahalbidetzen duen estrategia osoa diseinatu behar duela ohartu da.
Langile edo pertsonalaren funtzioaren barruan, zein jarduerarekin bat dator? a) Plangintza.
b) Hautaketa edo aukeraketa.
c) Prestakuntza.
d) Promozioa (barne-igoera).
e) Ebaluazioa.
0 Eredua 7.- Gizarte Erantzukizun Korporatiboa/k: a) Irabazi asmoa duten antolaketek inguruneagatik duten ardura hutsa adierazten duen kontzeptua da.
b) Mota guztietako antolaketek abantaila konpetitiboak lor ditzaten lagundu dezakeen praktika da.
c) Enpresa txiki, ertain zein handiek emaitza hobeak lor ditzaten ahalbidetu dezake.
d) b eta c zuzenak dira.
e) Aurreko guztiak zuzenak dira.
8.- Giza-baliabideen zuzendaritzaren jarduera nagusien artean kontratazioen kudeaketa, kanpoko aukeraketa eta enpresaren promozioen (barne-igoeren) kudeaketa daude.
a) Prestakuntzak (kanpokoa edota barnekoa) promozio-prozesuak arrakastatsuak izaten laguntzen du.
b) Barne-igoeren bitartez enpresan gizarte eraginkortasuna lortzea errazten da.
c) Barne-igoeren bitartez enpresan eraginkortasun ekonomikoa lortzea errazten da.
d) b eta c zuzenak dira.
e) Aurreko guztiak zuzenak dira.
9.- Honako baieztapen hauen artetik zein da zuzena? a) Amortizazio teknikoa kanpoko finantzaketa-iturria da.
b) Erreserbak kanpoko finantzaketa-iturria dira, akziodunei banatzen ez zaizkien mozkinetatik eratortzen direlako.
c) Amortizazio teknikoa propioa den finantzaketa-iturria da.
d) Amortizazio teknikoa besteren finantzaketa-iturria izan daiteke.
e) Aurrekoetatik bat ere ez.
10.- Haitisa enpresak inbertitu duen euro bakoitzeko % 12ko errentagarritasun ekonomikoa lortu du. Ekitaldi horretan zorrak ondare garbia % 10ean gainditu du eta zorraren-kostua % 15 izan da (interesak). Finantza-errentagarritasuna kalkulatu: a) % 6 b) % 12 c) % 8,7 d) % 15,3 e) Aurrekoetatik bat ere ez.
11.- Levittek definituriko “Marketinaren miopia” kontzeptua hurrengo egoera batekin identifikatzen da: a) Bezeroak ez ditu benetan ezagutzen behar duen produktuaren ezaugarriak.
b) Bezeroaren premiak ez dira kontuan hartzen, merkatuaren ikuspuntua galduz.
c) Enpresak ez ditu lehiakideen mugimenduak merkatuan ikusten.
d) Enpresak helburu nagusitzat kostu txikienarekin ekoiztea finkatzen du, hau da, eraginkortasuna.
e) Aurrekoetatik bat ere ez.
0 Eredua 12.- Batez Besteko Heltze-Aro (BHA) mota bi desberdindu daitezke: ekonomikoa eta finantzarioa.
a) BHA finantzarioa BHA ekonomikoa baino luzeagoa da beti.
b) BHA ekonomikoa negatiboa izan daiteke, baina BHA finantzarioa ez.
c) BHA finantzarioan enpresak egiten duen hornitzaileen kudeaketak eragiten du.
d) BHA ekonomikoan hornitzaileen ordainketa-epeak eragiten du.
e) Bien arteko desberdintasuna, batez ere, produkzio-epeagatik ezartzen da.
13.- Bezero edo merkatuaren joeraren logikari jarraituz, merkataritza erabakiak hartzerakoan zein izan beharko litzateke lehenengo urratsa? a) Produktu-politikaren definizioa.
b) Merkatuaren lehentasunen identifikazioa.
c) Prezio-politikaren finkapena.
d) Banaketa-kanalen zehaztapena.
e) Marketin-helburuen zehaztapena.
14, 15 eta 16 galderei erantzuteko honako enuntziatu hau erabil ezazu.
Elektronika produktuak eta etxerako tresnak eskaintzen dituen denda batek monodosi kafemakina bat barneratu du bere gaman, izan ere, bezeroek mota honetako etxetresna elektrikoak zenbat eta gehiago erabiltzen dituzte. Kafe-makina bakoitzaren kostu unitarioa 80 € da; horri garraio gastuei eta eskaera gestioari dagokien % 10eko kostu gehigarri bat batu behar zaio.
Kafe-makinaren ohiko salmenta prezioa 150 € da baina urtarrileko kanpainarako unitate bakoitza 120 €-tan salduko da. Dendaren jabearen arabera kostu finko osoen (22.000 €) % 5 produktu honi dagokio.
14.- Zenbat kafe-makina saldu behar lirateke produktuaren salmentak urtarrileko kanpainan kostu osoak estaltzeko? a) 34,37.
b) 28,15.
c) 30,51.
d) 39,14.
e) 42,63.
15.- Aurreko enuntziatuarekin jarraituz, zein litzateke kafe-makina saltzeko prezio minimoa? a) 76.
b) 49.
c) 88.
d) 81.
e) 79.
0 Eredua 16.- Zein litzateke helburu den prezioa jabeak 30 kafe-makinako lehen eskaera bat egiten badu eta prezioaren gaineko %30eko marjina lortu nahi badu? a) 176,4.
b) 149,1.
c) 186,3.
d) 138,5.
e) 142,8.
17.- Enpresa baten analisi ekonomiko-finantzariotik honako datu hauek lortzen ditugu: Errentagarritasun ekonomikoa: % 4 Korrontearen (zirkulatzailearen) ratioa: 1,2 Berehalako likideziaren ratioa: 0,1 Zorraren kostua % 8 dela jakinik, eta emandako informazioaren arabera, esan honako baieztapen hauetatik zein den zuzena: a) Enpresak epe luzeko kaudimen ona dauka.
b) Enpresak ez dauka kaudimenik epe laburrera.
c) Enpresa honen errotazio (maniobra) funtsa positiboa da.
d) Enpresa honen finantza palanka efektua negatiboa da.
e) c eta d zuzenak dira.
18. eta 19. galderei erantzuteko honako enuntziatu hau erabil ezazu.
Kalean gaztainak saltzen dituen saltzaile batek honako ordainketa hauek egin behar ditu: 1.000 euroko udaletxearen baimena (5 hilabeteko negu-denboraldirako), postuaren alokairua 500 euro hilero eta 200 euro hilero ikatzagatik. Dozena bat gaztaina fresko 0,2 euro kostatzen zaio (berak 15 kiloko zakuetan erosten ditu) eta dozena bakoitza 2 eurotan saltzen du.
18.- Zein da hileroko puntu geldia? a) 500 dozena.
b) 2.500 dozena.
c) 945 dozena.
d) 6.000 dozena.
e) Aurrekoetatik bat ere ez.
19.- Zenbat dozena gaztaina saldu beharko lituzke hilean 750 euroko hileroko mozkina lortzeko? (emaitza borobildu gorantz) a) 1362 dozena.
b) 917 dozena.
c) 500 dozena.
d) 11.004 dozena.
e) Aurrekoetatik bat ere ez.
0 Eredua 20.- Athletic-ek jokalari bat beheragoko kategoria batetik (adibidez, Bilbao Athletic-tik) lehen taldera (lehen dibisiora) pasatzea erabakitzen duenean, giza baliabideen zuzendaritzaren zein jardueraren barne kokatzen da erabaki hau? a) Ordainketen administrazioa.
b) Prestakuntza.
c) Kanpoan biltzea eta hautatzea.
d) Barne-igoera.
e) Aurreko guztiak zuzenak dira.
21.- Athletic-eko edozein jokalarik, kontratuan hitzartutako hileroko soldataz gain, irabazten duten partidu bakoitzeko diru kantitate bat jasotzen du (“prima” deitzen dena). “Prima” hau ordainketaren zein osagarriren barne sartuko zenuke? a) Oinarrizko soldata.
b) Gehigarriak, sariak, plusak eta hobariak.
c) Mozkin marjinalak.
d) Zama sozialak.
e) b eta c zuzenak dira.
22.- Ekoizpen kostu unitarioak jaistea, beste zein ekoizpen helbururekin dauka harreman bateragarria? a) Produktibitatea hobetzearekin.
b) Malgutasuna hobetzearekin.
c) Emate edo entrega epeak hobetzearekin.
d) Errentagarritasuna hobetzearekin.
e) Aurreko helburu guztiak hobetzearekin.
0 Eredua ...